Ilusioz gainezka, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak gaur, uztailak 8, burutu du 2023-2024 denboraldiko lehen entrenamendua. Urdinak Bigarren Mailara bueltatu dira, orain LaLiga Hypermotion deritzona, joan den kanpainian lortutako igoera ikusgarriaren ondoren, Lehen Federazioko txapeldun bukatu ostean. Futbol profesionalean klubak izango duen historian bigarren esperientzia honetan, 2021-2022an bizi izandakoaren ondoren, taldeak Haritz Mujika izango du […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Ohiko Batzar Orokorra egin du gaur arratsaldean, uztailak 6, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroko ekitaldi-aretoan. Bertan egon dira 75 bazkide, 2023-2024 denboraldirako aurrekontua onartu dutenak. Aurrekontua 6,8 milioi eurokoa izango da. Bazkideek ontzat eman ditu ere denboraldi honetan ordaindu beharreko kuotak eta Jon Larrea buru duen zuzendaritza batzordeak denboraldi honetarako kirol proiektua aurkeztu du. […]
Sociedad Deportiva Amorebieta akordio batera heldu da Villarreal Club de Fútbol taldearekin Luis Eduardo Quintero Hernandez (Alacant, 2004-10-12) futbolariaren lagapena lortzeko. Mediapuntak bi bandetan jo dezake eta internazionala da Kolonbiako selekzioaren beheko kategoriekin, bere gurasoak herrialde horretatik datozelako. 18 urte dituen arren, 21 urtez azpikoetan debuta egin du. Aurreko denboraldian Villarrealeko Jubenil A taldean aritu […]
Datorren larunbatean, uztailak 8, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak 2023-2024 denboraldiko lehen entrenamendua burutuko du. Urdinek bigarrenez lehiatuko dute Bigarren Mailan, hemendik aurrera LaLiga Hypermotion izena izango duena. Entrenamendua Urritxen egingo da, ateak zabalik, eta 10:30ean hasiko da. Aurreko bi egunetan, hilaren 6an (osteguna) eta 7an (ostirala), berdegunean lanean hasi aurretik egin beharreko azterketa medikoak […]
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Unai Bujan Diezek (Barakaldo, 2001-02-8) ez duela klubean jarraituko 2023-2024 denboraldian. Bujan 2022ko udan heldu zen Urritxera. Zornotzako taldean egin duen kanpaina bakarrean 39 partida ofizial jokatu ditu guztira, horietako 18 titular gisa, eta 5 gol sartu ditu. Klubetik eskerrak ematen dizkiogu futbolari urdin gisa egindako lan bikainagatik eta erakutsitako […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Daniel Lasure Briz (Zaragoza, 1994-02-27) jokalariaren fitxaketa jakinarazi nahi du. Libre iristen den futbolari urdin berria ezker hegaleko atzelaria da. SD Eibartik dator, talde horretan jokatu baitzuen aurreko denboraldiko azken txanpa. Lasure Real Zaragozako harrobian hezi zen. Lehen taldearekin 2016-2017 denboraldian egin zuen debuta partida ofizialean eta hurrengo denboraldian lehen taldeko kide […]
Félix Martí Garreta (Palau-solità i Plegamans, 2004-04-21) Sociedad Deportiva Amorebietako futbolari berria da. Erdiko atzelari bezala jokatzen duen kataluniarra Real Betis Balompietik dator lagatu gisa. Espainiako selekzioaren beheko kategoriekin internazionala den gaztea 2020ko udan sartu zen Betiseko harrobian Bartzelonako Damm futbol klubetik pasatu ostean. Pasa den 2022-23 denboraldian, oraindik jubenila zela, 29 partida jokatu zituen […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Erik Moran Arribas (Portugalete, 1991-05-25) fitxatu duela iragarri nahi du, azken hiru denboraldietan SD Ponferradinan Bigarren Mailan -hemendik aurrera LaLiga Hypermotion izenarekin ezagutuko dena- aritu den erdilaria. Lehen Mailan ere esperientzia du, Athletic Clubekin eta CD Leganesekin jokatu baitzuen. Futbolari urdin berria Athletic Clubeko harrobian hezi zen eta bere lehen taldean 2012-2013 […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Kwasi Sibo (Wa, Ghana, 1998-06-24) jokalariaren kontratu berritzea iragarri nahi du. Erdilaria Real Betis Balompieren bigarren taldetik iritsi zen Urritxera pasa den udan eta urdin gisa burutu duen lehen kanpainan Haritz Mujika entrenatzaileak gehien erabili duen jokalarietako bat izan da. Txapelketa hasita zegoela iritsi eta hirugarren jardunaldira arte debutatu ez zuen arren, […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Josué Dorrio Ortegaren (Bilbo, 1994-03-03) kontratu berritzea jakinarazi nahi du. Hegaleko jokalari azkarra joan den udan iritsi zen Urritxera, Real Balompédica Linense taldetik, eta pieza garrantzitsua izan zen pasa den denboraldi historikoan, non gureek Bigarren Mailara igotzea eta Lehen Federazioko txapeldun titulua lortu zuten. Horren erakusle da taldeak jokatu zituen 41 partida […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.