SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Kwasi Sibo (Wa, Ghana, 1998-06-24) jokalariaren kontratu berritzea iragarri nahi du. Erdilaria Real Betis Balompieren bigarren taldetik iritsi zen Urritxera pasa den udan eta urdin gisa burutu duen lehen kanpainan Haritz Mujika entrenatzaileak gehien erabili duen jokalarietako bat izan da. Txapelketa hasita zegoela iritsi eta hirugarren jardunaldira arte debutatu ez zuen arren, afrikarra txapelketa ofizialean minutu gehien jokatu zituen hirugarren futbolaria izan zen. Guztira, 2.858 minutu lehiatu zituen 36 partidutan banatuta.

Partekatu