Últimas entradas: SD Amorebieta

Markagailua azken minutuetan irauli eta hirugarren garaipena jarraian etxetik kanpo!

Urdinek euren hirugarren garaipena jarraian bisitari gisa lortu dute Gernikari 1-2 irabazita azken minutuetan markagailua irauli ondoren. Etxekoak hobeak izan dira lehen zatian eta atsedenaldira abantailarekin joan dira. Hala ere, Jon Castrilloren taldea hobeto atera da atsedenaldiaren ostean eta emaitza irauli du Muguruzak 87.ean eta Intxaustik 92.ean sartutako golei esker. Norgehiagoka abisu trukaketarekin abiatu da. […]

Leer más

Errege Kopako SD Amorebieta-UD Logroñés neurketako sarrerei buruzko informazioa

Urritxek Errege Kopako lehen kanporaketari dagokion lehia hartuko du urriaren 28an, 20:00etan. Urdinek UD Logroñesen aurka neurtuko dituzte indarrak partida bakarrera erabakiko den kanporaketan. SD Amorebietako bazkideentzako sarrerak bihar, osteguna, hilak 15, jarriko dira salgai klubaren dendan. Bihartik aurrera, bisitarientzako sarrerak ere erosi ahal izango dira, kasu honetan online https://sdamorebieta.compralaentrada.com plataformaren bidez. SDAko bazkide ez […]

Leer más

Portuk markagailua irauli eta puntuak eraman ditu Urritxetik

Urdinek bigarren porrota jarraian jaso dute Urritxen, nahiz eta lehen zatian aurrea hartu markagailuan Guillermok sartutako gol polit bati esker. Gureek bigarren zatiaren hasieran neurketa erabakita uzteko aukerak izan dituzte, baina ez dute asmatu eta Portugaletek markagailua iraultzeko aprobetxatu du Jon Lopezen bi golen bitartez. Partida jaberik gabe hasi da, baina urdinek arratsaldeko lehen aukeran […]

Leer más

Portugaleteren aurkako derbirako sarrerak, bihartik aurrera salgai

SD Amorebietak denboraldiko lehen derbi bizkaitarra jokatuko dute asteburu honetan. Urriaren 10ean, larunbata, 18:00etan izango da, Club Portugaleteren aurka, Urritxen. Neurketa ikusteko sarrerak Internet bidez erosi ahal izango dira bihartik aurrera, esteka honen bidez: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/. Salmenta 10:00etan hasiko da. Sarrera hauek gune orokorrerako bakarrik dira eta 15 euroko prezioa dute (5 euro 15 urte arteko […]

Leer más

Landutako garaipena Astorgan

SDAk merezitako garaipena lortu du Atletico Astorgari egindako bisitan. Urdinak jaun eta jabe izan dira, baina kostata ireki dute atea. Norgehiagokako gol bakarra Gorka Agirrek sartu du bigarren zatiaren erdialdean. Jon Castrilloren taldea sendo egon da atzean, atea hutsean mantentzeko eta ligako bigarren garaipena lortzeko. Urdinak ondo sartu dira partidara: dominatzaileak, baloia azkar berreskuratuz eta […]

Leer más

Porrota Urritxen Ourense sendo baten aurka

Urdinek Urritxen galdu dute gaur arratsaldean Ourense CFren kontra. Aurkarik hasieran lortu du nuerketako gol bakarra. SDA etengabe saiatu bada ere, ez da talde galiziar sendo baten atea botatzeko gai izan. Partida parekatuta eta abagunerik gabe hasi da, baina, lehen abisuan, Markitosen gol eder batek aurretik jarri du Ourense 10. minutuan. Handik minutu gutxira, Etxanizen […]

Leer más

Lehen garaipena ligan!

Urdinek ligako lehen garaipena lortu dute gaur arratsaldean Astilleron Real Racing Cluben bigarren taldearen aurka jokatutako hirugarren jardunaldiko lehian. Jon Castrilloren taldeak partida oso ona jokatu du eta aukera ugari sortu ditu. Bi sartu dira, bata hasierako zatian Iker Torreren bitartez eta bigarrena azken txanpan Josep Diazen zigiluarekin. Aurkariak ere aukerak sortu ditu, baina gureek […]

Leer más

Porrota ligako lehen irteeran bigarren minutuan jasotako gol baten ondorioz

Urdinek ezin izan dute punturik lortu liga txapelketako lehen irteeran, Bergantiños FCren zelaian galdu baitute hasi eta berehala jasotako gol batekin. SDAk baloia gehiago izan du, baina ez da aukera gehiegi sortzeko gai izan. Argiena, zutoinean jo duen Etxanizen burukada bigarren zatiaren hasieran. Partida ez da batere ondo abiatu. Izan ere, etxekoak 2 minutuan aurreratu […]

Leer más

SDAk eta Scientiffic Nutritionek batera jarraituko dute denboraldi honetan urdinen errendimendua bultzatzeko

SD Amorebietak eta Scientiffic Nutritionek lankidetza-hitzarmena berritu dute eta kirol-osagarrietan liderra den marka honek urdinen hornitzaile ofizial izaten jarraituko du 2026-2027 denboraldian. Scientiffic Nutrition Espainian formulatzen eta ekoizten duen enpresa da, eta lehen mailako kirol-erakundeekin kolaboratzen du, hala nola Espainiako Futbol Federazioarekin, Real Betis Balompierekin, Vigoko RC Celtarekin, Sevilla FCrekin edo RCD Espanyolekin. Berrikuntza honi […]

Leer más

Luzapenean sartutako golak ez merezitako porrota ekidin du ligaren estreinaldian

Urdinek 2-2ko berdinketarekin estreinatu dute liga, azken metroetan hobeto aritu den Arosaren aurka. Izan ere, Jon Castrilloren taldea nagusi izan da une gehiagotan eta aukera gehiago sortu ditu, baina luzapenera arte itxaron behar izan dute Rekaren golarekin porrot bat saihesteko. Bi zatiek antzeko gidoia izan dute: SDAren hasiera ona, aurkariaren gola eta zornotzarren gola azken […]

Leer más