SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Erik Moran Arribas (Portugalete, 1991-05-25) fitxatu duela iragarri nahi du, azken hiru denboraldietan SD Ponferradinan Bigarren Mailan -hemendik aurrera LaLiga Hypermotion izenarekin ezagutuko dena- aritu den erdilaria. Lehen Mailan ere esperientzia du, Athletic Clubekin eta CD Leganesekin jokatu baitzuen.

Futbolari urdin berria Athletic Clubeko harrobian hezi zen eta bere lehen taldean 2012-2013 denboraldian egin zuen debuta partida ofizialean, Hapoel Kiryat Shmonaren aurkako Europa Leagueko norgehiagoka batean. 90 minutuak jokatu zituen eta 0-2 irabazi zuten. Kanpaina horretan liga txapelketan ere estreinatu zen lehoi gisa, Real Madrilen kontra San Mamesen. Hurrengo bi denboraldietan (2013-2014 eta 2014-2015), zurigorrien lehen taldeko kide izan zen.

Athleticeko etapa amaitu ondoren, jokalari urdin berriak Leganes, Zaragoza, Atenasko AEK, Malaga eta Numantzia bezalako taldeen koloreak defendatu zituen 2020ko udan Ponferradinara iritsi aurretik. Moranek 200 partida inguru jokatu ditu zilarrezko mailan. Beraz, ondo ezagutzen du kategoria eta bere esperientzia aportatuko dio SDAri futbol profesionaleko bigarren ibilbide honetan.

Ongi etorri, Erik!

Partekatu