SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebieta akordio batera heldu da Villarreal Club de Fútbol taldearekin Luis Eduardo Quintero Hernandez (Alacant, 2004-10-12) futbolariaren lagapena lortzeko.

Mediapuntak bi bandetan jo dezake eta internazionala da Kolonbiako selekzioaren beheko kategoriekin, bere gurasoak herrialde horretatik datozelako. 18 urte dituen arren, 21 urtez azpikoetan debuta egin du.

Aurreko denboraldian Villarrealeko Jubenil A taldean aritu zen eta 31 partida ofizialetan parte hartu zuen, 17 gol sartuta. Gainera, lehen taldearekin debuta egin zuen Mundialeko geldialdian jokatutako lagunartekoetan.

Ongi etorri SDAra, Luis Eduardo!

Partekatu