Josué Dorriok urdin gisa jarraituko du
SD Amorebieta
Sociedad Deportiva Amorebietak Josué Dorrio Ortegaren (Bilbo, 1994-03-03) kontratu berritzea jakinarazi nahi du. Hegaleko jokalari azkarra joan den udan iritsi zen Urritxera, Real Balompédica Linense taldetik, eta pieza garrantzitsua izan zen pasa den denboraldi historikoan, non gureek Bigarren Mailara igotzea eta Lehen Federazioko txapeldun titulua lortu zuten. Horren erakusle da taldeak jokatu zituen 41 partida ofizialetatik 40tan jokatu zuela eta partidu gehienetan parte hartu zuen taldeko futbolaria izan zela.