Félix Garreta, Betisetik utzita, SDAko atzelari berria
Félix Martí Garreta (Palau-solità i Plegamans, 2004-04-21) Sociedad Deportiva Amorebietako futbolari berria da. Erdiko atzelari bezala jokatzen duen kataluniarra Real Betis Balompietik dator lagatu gisa.
Espainiako selekzioaren beheko kategoriekin internazionala den gaztea 2020ko udan sartu zen Betiseko harrobian Bartzelonako Damm futbol klubetik pasatu ostean. Pasa den 2022-23 denboraldian, oraindik jubenila zela, 29 partida jokatu zituen bigarren taldearekin eta lehen taldearekin deialdian sartu zen zortzi neurketa ofizialetan. Manuel Pellegrinik debuta egiteko aukera eman zion abenduaren 29an Benito Villamarinen jokatutako Lehen Mailako 15. jardunaldiko partidan, Athleticen kontra. Futbolari urdin berriak 0-0eko emaitzarekin bukatu zen lehia horretako 90 minutuak jokatu zituen.
Une honetan, atzelaria Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin dago, Maltan ospatzen ari den kategoria horretako Europako Txapelketarako deialdian sartu diren 20 jokalarietako bat baita.
Ongi etorri SDAra, Felix!