Daniel Lasure, ezker hegaleko atzelari urdin berria
SD Amorebieta
Sociedad Deportiva Amorebietak Daniel Lasure Briz (Zaragoza, 1994-02-27) jokalariaren fitxaketa jakinarazi nahi du. Libre iristen den futbolari urdin berria ezker hegaleko atzelaria da. SD Eibartik dator, talde horretan jokatu baitzuen aurreko denboraldiko azken txanpa.
Lasure Real Zaragozako harrobian hezi zen. Lehen taldearekin 2016-2017 denboraldian egin zuen debuta partida ofizialean eta hurrengo denboraldian lehen taldeko kide bihurtu zen. Atzelariak CD Teneriferen eta CD Leganesen koloreak ere defendatu ditu Zaragozatik lagatu gisa. Joan den urtarrilean atera zen Aragoiko klubetik eta denboraldia Eibarren amaitu zuen. Lasurek eskarmentua du Bigarren Mailan, 77 partida jokatu baitutu kategoria honetan.
Ongi etorri, Daniel!