Larunbat honetan, urtarrilak 29, Girona Futbol Club taldearen kontra jokatuko den partidari begira (Lezaman, 16:00etan), Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du bazkideei posta elektronikoaren bidez bidaliko dizkiela norgehiagokarako sarrerak, inolako formulariorik bete behar barik. Hala ere, helbide elektronikorik ez dutenek San Miguel kalean dagoen klubaren denda ofizialean eskuratu ahal izango dituzte euren sarrerak ostegunean, hilak […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, hilak 30, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Covid-19 protokoloa dela eta, entrenamenduak ateak itxita egingo dira. Urtarrilak 24, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Urtarrilak 25, asteartea Atsedena Urtarrilak 26, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Urtarrilak 27, osteguna 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) […]
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Mikel Zarrabeitia futbolariak Sociedad Deportiva Logroñesen jokatuko duela lagatu gisa denboraldia amaitu arte, alde guztiek lortutako akordioaren ondoren. Eskuin hegaleko jokalari zornotzarra Primera RFEF kategoriako 1. Multzoan dagoen talde errioxarrean arituko da, denboraldi honetan LaLiga SmartBankeko hiru partidatan eta Errege Kopako kanporaketa batean parte hartu ostean. Zarrak, urdinen eta Athletic […]
Bi hilabete geroago, urdinek porrotarekin egin dute topo berriro. Aurreko sei partidetan garaipen bat eta bost berdinketa pilatu ostean, bolada ona El Molinón-Enrique Castro Quini zelaira egindako bisitan amaitu da, LaLiga SmartBankeko 24. jardunaldian. Guruzetak lehen zatian aurreratu ditu gureak, lehen ordu bikaina egin dutenak. Hala ere, Real Sportingek markagailua irauli du azken txanpan eta […]
Sociedad Deportiva Amorebieta eta Iker Amorrortu futbolaria akordio batera heldu dira bi aldeak lotzen zituen kontratua bertan behera uzteko. Aurrelari gernikarraren bigarren etapa izan da talde urdinean. Lehenengoan, 2019-20an, zazpi gol sartu zituen pandemiak lehiaketa gelditzera behartu aurretik. Joan den udan itzuli zen Urritxera, CD Calahorran denboraldi bat egin ondoren. LaLiga SmartBankeko zortzi partidatan eta […]
Peru Nolaskoain Esnal (Zumaia, 1998-10-25) futbolariak lagatu gisa jokatuko du denboraldia amaitu arte Sociedad Deportiva Amorebietan, Athletic Clubekin lortutako akordioaren ostean. Atzelari eta erdilari bezala aritu ahal den jokalaria bere jubenil garaian heldu zen Lezamara Antiguokotik. Jubenil A eta Bilbao Athletic taldeetan maila oso ona erakutsi ondoren, bere debut ofiziala lehoi bezala 2018ko abuztuaren 20an […]
Sergio Moreno Martínez (Iruñea, 1999-1-1) aurrelariak denbroaldi bukaerara arte jokatuko du Sociedad Deportiva Amorebietan. SmartBank Ligan esperientzia duen futbolaria Rayo Vallecano taldetik dator, lagatu gisa. Atletico Madrid eta CD Tenerifeko harrobietatik igaro ondoren, jokalari nafarrak Vallecaseko klubean amaitu zuen bere kirol-formakuntza. Lehen taldearekin Santander Ligan debuta egitea lortu zuen 2018ko abuztuaren 25ean, Wanda Metropolitanon Atletico […]
Zale urdinek SmartBank Ligako 24. jardunaldiari dagokion Real Sportingen aurkako neurketarako sarrerak erosi ahal izango dituzte. Partida igande honetan izango da, urtarrilaren 23an, 16:00etan, El Molinon-Enrique Castro Quini futbol zelaian. Sarrerak bisitarien gunerako dira eta 20 euroko prezioa izango dute. Sociedad Deportiva Amorebietaren denda ofizialean erosi ahal izango dira, datorren ostiralera arte, hilak 21. Dendaren […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, hilak 23, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Covid-19 protokoloa dela eta, entrenamenduak ateak itxita egingo dira. Urtarrilak 17, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Urtarrilak 18, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Urtarrilak 19, asteazkena 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Urtarrilak 20, […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza hurrengoa izango da datorren igandera arte, hilak 16, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Covid-19 protokoloa dela eta, entrenamenduak ateak itxita egingo dira. Urtarrilak 10, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Urtarrilak 11, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Urtarrilak 12, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Urtarrilak 13, osteguna […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.