SD Amorebieta

Peru Nolaskoain Esnal (Zumaia, 1998-10-25) futbolariak lagatu gisa jokatuko du denboraldia amaitu arte Sociedad Deportiva Amorebietan, Athletic Clubekin lortutako akordioaren ostean. 

Atzelari eta erdilari bezala aritu ahal den jokalaria bere jubenil garaian heldu zen Lezamara Antiguokotik. Jubenil A eta Bilbao Athletic taldeetan maila oso ona erakutsi ondoren, bere debut ofiziala lehoi bezala 2018ko abuztuaren 20an heldu zen, San Mamesen CD Leganesen kontra liga txapelketaren lehen jardunaldian. Neurketa osoa jokatu zuen eta partidako lehenengo gola sartu zuen zurigorrien garaipenean (2-1). 2018-19 denboraldi horretan hamar norgehiagoka ofizial lehiatu zituen lehen taldearekin eta bi gol lortu zituen. 

Peruk esperientzia du LaLiga SmartBanken, 2019-20 denboraldian RC Deportivo de La Coruña taldean aritu baitzen utzita. 28 partidatan parte hartu zuen zilarrezko mailan, horietatik 26 hasierako hamaikakoan, eta bi gol egin zituen. Urte eta erdiz orkatilako lesio larri baten ondorioz partida ofizial batean parte hartu ezinik egon ondoren, urtarrilaren 3an minutuak izan zituen berriro CA Osasunaren aurka Sadarren lehoiek jokatutako Ligako norgehiagokan. Horren ostean, Errege Kopako Atlético Mancha Real eta FC Barcelonaren kontrako kanporaketetan parte hartu du.

Ongi etorri, Peru!

Partekatu