SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Mikel Zarrabeitia futbolariak Sociedad Deportiva Logroñesen jokatuko duela lagatu gisa denboraldia amaitu arte, alde guztiek lortutako akordioaren ondoren.

Eskuin hegaleko jokalari zornotzarra Primera RFEF kategoriako 1. Multzoan dagoen talde errioxarrean arituko da, denboraldi honetan LaLiga SmartBankeko hiru partidatan eta Errege Kopako kanporaketa batean parte hartu ostean.

Zarrak, urdinen eta Athletic Cluben harrobietan hezia, 46 partida ofizial lehiatu ditu orain arte Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeko jokalari gisa, bost denboralditan banatuta.

Klubak zorterik handiena opa nahi dio erronka berri honetan Sociedad Deportiva Logroñesen.

Compártelo