SD Amorebieta

Larunbat honetan, urtarrilak 29, Girona Futbol Club taldearen kontra jokatuko den partidari begira (Lezaman, 16:00etan), Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du bazkideei posta elektronikoaren bidez bidaliko dizkiela norgehiagokarako sarrerak, inolako formulariorik bete behar barik. Hala ere, helbide elektronikorik ez dutenek San Miguel kalean dagoen klubaren denda ofizialean eskuratu ahal izango dituzte euren sarrerak ostegunean, hilak 27, 10:00etatik 13:00etara, eta ostiralean, hilak 28, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Partekatu