Akordioa Iker Amorrorturekin kontratua eteteko
SD Amorebieta
Sociedad Deportiva Amorebieta eta Iker Amorrortu futbolaria akordio batera heldu dira bi aldeak lotzen zituen kontratua bertan behera uzteko.
Aurrelari gernikarraren bigarren etapa izan da talde urdinean. Lehenengoan, 2019-20an, zazpi gol sartu zituen pandemiak lehiaketa gelditzera behartu aurretik. Joan den udan itzuli zen Urritxera, CD Calahorran denboraldi bat egin ondoren. LaLiga SmartBankeko zortzi partidatan eta Errege Kopako bi kanporaketetan parte hartu du, bi gol lortuz.
Klubak eskerrak eman nahi dizkio SDAko jokalari bezala erakutsitako konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik, eta zorterik handiena opa nahi dio etorkizunean. Eskerrik asko guztiagatik, Iker!