SD Amorebieta

Zale urdinek SmartBank Ligako 24. jardunaldiari dagokion Real Sportingen aurkako neurketarako sarrerak erosi ahal izango dituzte. Partida igande honetan izango da, urtarrilaren 23an, 16:00etan, El Molinon-Enrique Castro Quini futbol zelaian. Sarrerak bisitarien gunerako dira eta 20 euroko prezioa izango dute. Sociedad Deportiva Amorebietaren denda ofizialean erosi ahal izango dira, datorren ostiralera arte, hilak 21. Dendaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Partekatu