SD Amorebieta

Sergio Moreno Martínez (Iruñea, 1999-1-1) aurrelariak denbroaldi bukaerara arte jokatuko du Sociedad Deportiva Amorebietan. SmartBank Ligan esperientzia duen futbolaria Rayo Vallecano taldetik dator, lagatu gisa.

Atletico Madrid eta CD Tenerifeko harrobietatik igaro ondoren, jokalari nafarrak Vallecaseko klubean amaitu zuen bere kirol-formakuntza. Lehen taldearekin Santander Ligan debuta egitea lortu zuen 2018ko abuztuaren 25ean, Wanda Metropolitanon Atletico Madriden aurka lehiatutako bigarren jardunaldiko norgehiagokan. 2019-20 denboraldian utzita aritu zen Valenciaren filialean Bigarren B Mailan. Bertan bost gol sartu zituen 25 partidatan, pandemiak txapelketa gelditu zuen arte.

2021-22 denboraldian 24 neurketa jokatu zituen LaLiga SmartBanken, bat Rayo Vallecanorekin eta 23 CD Mirandesekin. Anduvara lagatu gisa heldu zen lehiaketaren erdialdean eta bi gol egin zituen. Aurtengo denboraldian, Andoni Iraolaren aginduetara talde madrildarrean, Errege Kopako bi partidatan parte hartu du Bergantiños FC eta CD Mirandes taldeen kontra.

Ongi etorri Sociedad Deportiva Amorebietara, Sergio!

Partekatu