Últimas entradas: SD Amorebieta

Unai Buján gaztea, SDA-ko jokalari berria

Sociedad Deportiva Amorebietak Unai Buján Díez futbolariaren fitxaketaren berri eman nahi du (Barakaldo, 2001-2-8). Hegaleko jokalari gaztea Sestao River taldean aritu da azken bi denboraldietan.  Buján 2020ko udan iritsi zen Las Llanasera, Danok Bat klubeko jubeniletan bere prestakuntza-etapa amaitu ondoren. Laster rol garrantzitsua lortu zuen taldean, zeinek Segunda RFEF kategoriara igotzea lortu zuen. Joan den […]

Leer más

Urko Izeta, golegile bat urdinentzat

Urko Iruretagoiena Lertxundi ‘Izeta’ (Aia, 1998-9-29) Sociedad Deportiva Amorebietako jokalaria izango da 2022-23 denboraldian. Aurrelaria lagatu gisa dator Sociedad Deportiva Eibarretik, jubenil kategoriatik bere kluba dena. Izeta Bigarren RFEF mailan aritu zen aurreko denboraldian Arenas Club taldean, armaginak utzita. Denboraldi itzela burutu zuen Lehen Federaziora igotzeko atarian geratu zen talde getxotarrarekin. Izan ere, 19 gol […]

Leer más

Jon Mikel Magunagoitia bueltan da

Sociedad Deportiva Amorebietak Jon Mikel Magunagoitia Blasco (Amorebieta-Etxano, 2000-8-6) atezainaren itzulera jakinarazi nahi du, azken denboraldietan SD Eibar eta Zamora CF klubetan aritu ostean.  Jonmi harrobi urdinean hezi zen, baina jubenil garaian SD Eibarrek fitxatu zuen. 2018-19 denboraldian, oraindik jubenila zela, utzita itzuli zen lehen talde zornotzarrean jokatzeko. Denboraldi horretan Bigarren B Mailako liga txapelketako […]

Leer más

Urdinak 2022-23 denboraldia prestatzen hasi dira

Abian da Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen aurredenboraldia. Urdinak gaur, uztailak 18, astelehena, itzuli dira lanera kanpaina berri honetako lehen entrenamenduarekin. Gure taldeak Lehen Federazioan jokatuko du, futbol nazionalaren hirugarren mailan, bi multzotan banatutako 40 taldek osatuta. Zornotzarrak 2. multzoan egongo dira honako talde hauekin batera: Bilbao Athletic (Bizkaia), Real Sociedad B (Gipuzkoa), Real Unión […]

Leer más

Urdinek datorren astelehenean, hilak 18, ekingo diote aurredenboraldiari

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak datorren astelehenean, uztailak 18, ekingo dio lanari 2022-2023 denboraldia prestatzeko helburuarekin. Urdinak Lehen Federazio mailan estreinatuko dira aurten, hau da, futbol nazionalaren hirugarren kategorian. Aurrdenboraldiko lehen entrenamendua Urritxen izango da, ateak zabalik, 10:00etan. Hasi aurretik, bertaratzen diren komunikabideek Asier Goiria kirol-zuzendaria eta Haritz Mujika entrenatzailea elkarrizketatzeko aukera izango dute. Gainera, […]

Leer más

Haritz Mujikak SD Amorebietako entrenatzaile gisa jarraituko du

Sociedad Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du Haritz Mujika Lopezek (Pasaia, 1981-11-13) urdinen lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko duela 2022-23 denboraldian, zornotzarren estreinaldian Lehen Federazio kategorian. Mujikak SDAn eman zion amaiera bere futbolari ibilbideari. Bertan jokatu zituen bere azken bi urteak (2017-18 eta 2018-19), Beasain, Real Sociedad B, Real Union bi etapatan, Burgos, Casteldefels, Zamora […]

Leer más

Asier Goiriak urdinen kirol zuzendaria izaten jarraituko du

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du Asier Goiria Etxebarriak (Amorebieta-Etxano, 1980-9-19) urdinen kirol-zuzendari izaten jarraituko duela 2022-2023 denboraldian. Horrela, zornotzarrak seigarren urtez jarraian beteko du kargu hori klubean. Iritsi zenetik, taldeak une bikainak bizi izan ditu, Errege Koparako sailkapen ugarirekin eta 2020-21ean lortutako igoera ahaztezinarekin. Goiria 2017ko udan estreinatu zen kirol zuzendari gisa, CD Getxon […]

Leer más

Jon Larreak eta bere batzordeak SDA zuzentzen jarraituko dute

Jon Larrea González buru duen zuzendaritza-batzordeak beste lau urtez jarraituko du Sociedad Deportiva Amorebieta zuzentzen. Behin hautagaitzak aurkezteko epea beteta eta inpugnazioak egiteko epea gaindituta, berea izan da klubak abian jarritako hauteskunde-prozesuan parte hartu duen hautagaitza bakarra. Larreak, 46 urteko abokatu eta irakasle zornotzarrak, beti eraman du SDA bere bihotzean. Izan ere, bere aitona jokalari, […]

Leer más

SDA-k Nike jantziko du datorren denboraldian

Sociedad Deportiva Amorebietak Nike jantziko du 2022-23 denboraldian. Klubak, Futbol Emotion enpresaren laguntzarekin, akordio bat itxi du marka estatubatuarra bere babesle tekniko ofizial berria bihurtzeko gaurtik aurrera, uztailak 1. Horrela, bai lehen taldeak bai oinarrizko futboleko taldeek Nike ekipazioak izango dituzte datorren denboraldian, entrenamendurako eta kalerako arropez gain. Nola ez, produktu berriak klubaren denda ofizialean […]

Leer más

HAUTESKUNDEAK/ELECCIONES 2022: Consulta del censo electoral provisional

Se informa a todos los socios y socias de la Sociedad Deportiva Amorebieta que el censo electoral provisional estará disponible para su consulta en las oficinas del club (Calle Harrison, 8) en las siguientes fechas y horas:  – Viernes 24 y sábado 25 de junio de 10:00 a 12:00 horas.  – Lunes 27 de junio […]

Leer más