Asier Goiriak urdinen kirol zuzendaria izaten jarraituko du
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du Asier Goiria Etxebarriak (Amorebieta-Etxano, 1980-9-19) urdinen kirol-zuzendari izaten jarraituko duela 2022-2023 denboraldian. Horrela, zornotzarrak seigarren urtez jarraian beteko du kargu hori klubean. Iritsi zenetik, taldeak une bikainak bizi izan ditu, Errege Koparako sailkapen ugarirekin eta 2020-21ean lortutako igoera ahaztezinarekin.
Goiria 2017ko udan estreinatu zen kirol zuzendari gisa, CD Getxon bere jokalari ibilbideari amaiera eman ondoren. Bertan jokatu zuen azken urtea, aurreko bi denboraldietan SDAren ezkutua defendatu ondoren. Gure klubean bere lehen urratsak eman zituen ere futbolari bezala, garai hartan Hirugarren Mailan zegoen lehen taldera iritsi arte. Urdinekin egindako bi etapa horien artean, Gernika Club, Bilbao Athletic, Burgos CF, Logroñes CF, Eibar, Numancia, Cartagena, Girona eta Mirandes taldeetan aritu zen, gol ugari lortuz.