Sociedad Deportiva Amorebietak Nike jantziko du 2022-23 denboraldian. Klubak, Futbol Emotion enpresaren laguntzarekin, akordio bat itxi du marka estatubatuarra bere babesle tekniko ofizial berria bihurtzeko gaurtik aurrera, uztailak 1.

Horrela, bai lehen taldeak bai oinarrizko futboleko taldeek Nike ekipazioak izango dituzte datorren denboraldian, entrenamendurako eta kalerako arropez gain. Nola ez, produktu berriak klubaren denda ofizialean egongo dira salgai, bai San Miguel kaleko 16. zenbakian, bai online dendan (https://tienda.sdamorebieta.eus/eu/).

SDAk lehen aldiz jantziko du kirol-marka hau, bere produktuen kalitateak eta futbolaren munduan duen tradizio handiak kontrastatuta. Izan ere, gaur egun FC Barcelona, Atlético de Madrid, Liverpool FC, Chelsea FC, Paris Saint Germain edo Inter de Milan bezalako klub handiek erabiltzen dute.

Hori dela eta, SDAk Kappa janzteari utziko dio, urdinen babesle teknikoa izan dena 2016-17 denboralditik. Klubak eskerrak eman nahi dizkio 6 urte hauetan emandako laguntzagatik. Une ahaztezinak egon dira, 2021ko maiatzean Bigarren Mailara lortutako igoera bezala.

Partekatu