SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak datorren astelehenean, uztailak 18, ekingo dio lanari 2022-2023 denboraldia prestatzeko helburuarekin. Urdinak Lehen Federazio mailan estreinatuko dira aurten, hau da, futbol nazionalaren hirugarren kategorian.

Aurrdenboraldiko lehen entrenamendua Urritxen izango da, ateak zabalik, 10:00etan. Hasi aurretik, bertaratzen diren komunikabideek Asier Goiria kirol-zuzendaria eta Haritz Mujika entrenatzailea elkarrizketatzeko aukera izango dute. Gainera, taldearen argazkiak eta irudiak hartu ahal izango dituzte entrenamendua abiatu baino lehen.

Partekatu