Haritz Mujikak SD Amorebietako entrenatzaile gisa jarraituko du
Sociedad Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du Haritz Mujika Lopezek (Pasaia, 1981-11-13) urdinen lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko duela 2022-23 denboraldian, zornotzarren estreinaldian Lehen Federazio kategorian.
Mujikak SDAn eman zion amaiera bere futbolari ibilbideari. Bertan jokatu zituen bere azken bi urteak (2017-18 eta 2018-19), Beasain, Real Sociedad B, Real Union bi etapatan, Burgos, Casteldefels, Zamora eta Mirandes bezalako taldeen koloreak defendatu ondoren.
Botak eskegi ostean, SDAri lotuta jarraitu zuen, une horretan Iñigo Velez de Mendizabalek zuzendutako talde teknikoan sartu baitzen bigarren entrenatzaile gisa. Joan den denboraldian, martxoaren hasieran, klubak bere aldeko apustua egin zuen lehen entrenatzaile bezala, LaLiga SmartBankeko azken 12 partidetan beheko postuetatik ateratzeko helburuarekin. Azken txanpa horretan urdinek errendimendu ona izan zuten zilarrezko maila gogorrean, bost garaipen, bi berdinketa eta bost porrotekin, eta salbazioaren helburutik 2 puntura geratu ziren.
Berarekin batera, talde tekinikoan hurrengo pertsonek jarraituko dute: Unai Zubiaur (bigarren entrenatzailea), Rufino Lekue (atezainen prestatzailea), Juan Sebastian Conde eta Danel Etxeberria fisioterapeutak, eta Borja Alonso (ordezkaria). Prestatzaile fisiko gisa Igor Arteaga sartuko da, SD Eibar eta Arenas Club bezalako klubetan aritua.