SD Amorebieta

Urko Iruretagoiena Lertxundi ‘Izeta’ (Aia, 1998-9-29) Sociedad Deportiva Amorebietako jokalaria izango da 2022-23 denboraldian. Aurrelaria lagatu gisa dator Sociedad Deportiva Eibarretik, jubenil kategoriatik bere kluba dena.

Izeta Bigarren RFEF mailan aritu zen aurreko denboraldian Arenas Club taldean, armaginak utzita. Denboraldi itzela burutu zuen Lehen Federaziora igotzeko atarian geratu zen talde getxotarrarekin. Izan ere, 19 gol sartu zituen 34 partidatan.

Ongi etorri, Urko!

Partekatu