Últimas entradas: SD Amorebieta

Antonio Jesús Cantón, Villarreal taldetik utzita, zelai erdirako errefortzu berria

Antonio Jesús Cantón Román (Roquetas de Mar, 2001-03-24) futbolariak lagatu gisa jokatuko du denboraldi bukaerara arte Sociedad Deportiva Amorebietan, Villarreal CF klubarekin lortutako akordioaren ostean. Erdilaria 2020an iritsi zen Castelloko taldera, FC Barcelonaren harrobian harrobian 6 urteko etapa amaitu ondoren. Espainiako selekzioaren beheko mailetan internazionala den 21 urteko futbolari gaztea Villarreal C taldean aritu zen […]

Leer más

Eneko Jauregi, urdinen aurrelari berria

Sociedad Deportiva Amorebietak Eneko Jauregi Escobar (Muxika, 1996-07-13) futbolariaren fitxaketa jakinarazi nahi du. Aurrelaria Lehen Federazioan aritu zen aurreko denboraldian, UD San Sebastian de los Reyes taldean. 28 neurketa ofizial jokatu zituen eta 6 gol sartu zituen. Gernika eta Realeko harrobietan hezi zen. Klub donostiarraren bigarren taldean bi denboraldi eta erdi egon zen. 2018ko urtarrilean […]

Leer más

Haritz Albisua, SDA-ko erdilari berria

Sociedad Deportiva Amorebietak Haritz Albisua Laskurain (Soraluze, 1992-1-10) fitxatu duela iragarri nahi du. Erdilariak Lehen Federazio mailan jokatu zuen pasa den denboraldian Sociedad Deportiva Logroñes taldean. Albisuak SD Eibarren amaitu zuen bere formakuntza. Armaginen lehen taldean 2011-12 denboraldian debutatu zuen partida ofizialean 19 urterekin. SDAko futbolari berriak esperientzia handia du brontzezko kategorian, ia 200 norgehiagoka […]

Leer más

Víctor López, eskuin hegalerako fitxaketa

Sociedad Deportiva Amorebietak Victor Lopez Ibañez (Logroño, 1997-05-12) futbolariaren fitxaketa iragarri nahi du. Eskuin hegaleko jokalaria datozen egunetan sartuko da talde urdinaren dinamikan eta Algeciras CF-etik dator, bi aldeak lotzen zituen kontratua eten ostean. Talde andaluziarrarekin 25 liga partida lehiatu zituen aurreko denboraldian Lehen Federazio mailan. Victor pasa den udan heldu zen Algecirasera Alavesetik, 2015. […]

Leer más

Gorka Iturraspe Urritxera itzuli da

Sociedad Deportiva Amorebietak Gorka Iturraspe Derteano (Abadiño, 1994-5-3) futbolariaren fitxaketa iragarri nahi du. Talentu handiko erdilaria, urdin gisa egin zuen aurreko etapan erakutsi zuen bezala, Rayo Majadahonda taldetik dator. Iturraspe Athletic Clubeko harrobian hezi zen Bilbao Athleticera iritsi arte. 2017ko udan Lezamatik irten eta SDAra heldu zen. Urritxen bi denboraldi eman zituen eta 65 liga […]

Leer más

Josué Dorrio, abiadura handiko jokalaria urdinen hegaletarako

Sociedad Deportiva Amorebietak Josue Dorrio Ortegaren (Bilbo, 1994-3-3) fitxaketaren berri eman nahi du. Aurreko denboraldian, abiadura handiko hegalekoak Lehen Federazioan jokatu zuen Real Balompédica Linense taldean, non denboraldi oso ona burutu zuen eta ligako 33 partidatan parte hartu zuen. Athletic eta Danok Bat klubetako harrobietan hezi ondoren, Dorriok Bermeon ekin zion senior etapari. Itxas Ganeko […]

Leer más

Harrobiko hiru gaztek lehen taldearekin hasi dute aurredenboraldia

Aitor Intxausti, Xabier Ayarza eta Youssef Issakhi harrobiko futbolariek Haritz Mujikaren aginduetara egingo dute aurredenboraldia. Pasa den denboraldian bigarren taldean jokatu zuen Intxaustik 2020-21ean egin zuen debut ofiziala lehen taldearekin, liga txapelketako neruketan Calahorraren aurka La Planilla zelaian. Atzelari gisa jokatzen du.  Ayarza eta Issakhi erdilariak dira eta Gazteen A taldean aritu ziren joan den […]

Leer más

Mikel Praderak urdinen erasoa indartuko du

Mikel Pradera Belar (Zaldibar, 1995-10-12) Sociedad Deportiva Amorebietan arituko da 2022-23 denboraldian. Aurrelariak eskarmentua du Lehen Federazio Mailan, joan den denboraldian Real Unionen jokatu zuen eta.  Pradera Eibar eta Cultural de Durango kluben harrobietan hezi zen Elorrio eta Santutxu taldeen koloreak defenditu baino lehen. 2016ko udan talde durangarrera itzuli zen eta, 2017-18an, funtsezkoa izan zen […]

Leer más

Xiker Ozerinjauregi, SDAko atzelari berria

Xiker Ozerinjauregi Mendikoetxea (Zalla, 1997-01-30) Sociedad Deportiva Amorebietako futbolari berria da. Erdiko atzelariak Lehen Federazio maila ezagutzen du, pasa den denboraldian Sociedad Deportiva Logroñés taldean aritu baitzen. Txikitatik Athleticen oinarrizko futbolean hezia, Realeko eta Betiseko harrobietatik ere igaro zen, klub horietan bigarren taldeko kide izan baitzen. Gaztea izan arren, esperientzia handia du brontzezko kategorian, ia […]

Leer más

Javier Muruak urdinen atzealdea indartuko du

Javier Murua Alzueta (Bilbo, 1997-04-23) Sociedad Deportiva Amorebietako jokalaria izango da, talde zornotzarrak pasa den denboraldian Salamancan CF UDS taldean aritu zen atzelariarekin lortutako akordioaren ondoren.  Arenas eta Athleticeko harrobietan hezi zen Murua. Zurigorrien bigarren taldetik 2020ko udan irten eta Portugaletera joan zen. Ezkerraldeako taldearekin Bigarren B Mailako txapelketako 28 jardunaldietatik 27 jokatu zituen, guztiak […]

Leer más