SD Amorebieta

Xiker Ozerinjauregi Mendikoetxea (Zalla, 1997-01-30) Sociedad Deportiva Amorebietako futbolari berria da. Erdiko atzelariak Lehen Federazio maila ezagutzen du, pasa den denboraldian Sociedad Deportiva Logroñés taldean aritu baitzen.

Txikitatik Athleticen oinarrizko futbolean hezia, Realeko eta Betiseko harrobietatik ere igaro zen, klub horietan bigarren taldeko kide izan baitzen. Gaztea izan arren, esperientzia handia du brontzezko kategorian, ia ehun partida jokatu baititu, antzinako Bigarren B Mailan Toledo, Peña Sport, Cornellá, Sabadell eta Ebro bezalako taldeetan egon ondoren.

Ongi etorri, Xiker!

Partekatu