Mikel Praderak urdinen erasoa indartuko du
SD Amorebieta
Mikel Pradera Belar (Zaldibar, 1995-10-12) Sociedad Deportiva Amorebietan arituko da 2022-23 denboraldian. Aurrelariak eskarmentua du Lehen Federazio Mailan, joan den denboraldian Real Unionen jokatu zuen eta.
Pradera Eibar eta Cultural de Durango kluben harrobietan hezi zen Elorrio eta Santutxu taldeen koloreak defenditu baino lehen. 2016ko udan talde durangarrera itzuli zen eta, 2017-18an, funtsezkoa izan zen Tabirako taldeak Bigarren B Mailara igotzeko. 2018-19an estreinatu zen brontzezko kategorian eta bertan jarraitu zuen beste bi denboraldi Leioako jokalari gisa. Pasa den udan Real Unionera joan zen eta 28 partidatan parte hartu zuen Lehen Federazio mailan, non bost gol sartu zituen.
Ongi etorri Urritxera, Mikel!