SD Amorebieta

Javier Murua Alzueta (Bilbo, 1997-04-23) Sociedad Deportiva Amorebietako jokalaria izango da, talde zornotzarrak pasa den denboraldian Salamancan CF UDS taldean aritu zen atzelariarekin lortutako akordioaren ondoren. 

Arenas eta Athleticeko harrobietan hezi zen Murua. Zurigorrien bigarren taldetik 2020ko udan irten eta Portugaletera joan zen. Ezkerraldeako taldearekin Bigarren B Mailako txapelketako 28 jardunaldietatik 27 jokatu zituen, guztiak titular gisa, eta partida bakarra galdu zuen bost txartel hori pilatzearen ondorioz. Joan den 2021-22 denboraldian Bizkaitik irten zen Salamancako taldearekin sinatzeko, eta bertan berriz ere oso garrantzitsua izan zen. Izan ere, Bigarren RFEFko 34 liga-neurketetatik 32 jokatu zituen eta guztietan abiatu zen hasierako hamaikakotik.

Ongi etorri Urritxera!

Partekatu