SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Gorka Iturraspe Derteano (Abadiño, 1994-5-3) futbolariaren fitxaketa iragarri nahi du. Talentu handiko erdilaria, urdin gisa egin zuen aurreko etapan erakutsi zuen bezala, Rayo Majadahonda taldetik dator.

Iturraspe Athletic Clubeko harrobian hezi zen Bilbao Athleticera iritsi arte. 2017ko udan Lezamatik irten eta SDAra heldu zen. Urritxen bi denboraldi eman zituen eta 65 liga partida jokatu zituen. 6 gol sartu zituen eta zale urdinek bere kalitatearekin gozatzeko aukera izan zituen. Talde zornotzarreko lehen etapa amaitu ondoren, 2019-20an Atletico Balearesen jokatu zuen, Bigarren B Mailako 1 Multzoko txapeldun bilakatu zen taldea, playoffean Bigarren Mailara igotzea lortu ez bazuen ere. Azken bi urteetan Madrilgo Rayo Majadahondaren koloreak defendatu ditu brontzezko kategorian.

Ongi etorri berriro, Itu!

Partekatu