SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Victor Lopez Ibañez (Logroño, 1997-05-12) futbolariaren fitxaketa iragarri nahi du. Eskuin hegaleko jokalaria datozen egunetan sartuko da talde urdinaren dinamikan eta Algeciras CF-etik dator, bi aldeak lotzen zituen kontratua eten ostean. Talde andaluziarrarekin 25 liga partida lehiatu zituen aurreko denboraldian Lehen Federazio mailan.

Victor pasa den udan heldu zen Algecirasera Alavesetik, 2015. urtetik Gasteizko klubean aritu ondoren. Gazte garaian heldu zen Alavesera Union Deportiva Logroñesetik eta Arabako taldearekin Lehen Mailan debutatzea lortu zuen 2017-18 denboraldian, La Rosaledan jokatutako Malagaren aurkako neurketan. Titular izan zen eta euskaldunek 0-3 irabazi zuten. Denboraldi horretan Errege Kopako bi norgehiagoka ere jokatu zituen lehen taldearekin.

SDAko jokalari berriak ehun partida baino gehiagoko esperientzia du futbol nazionaleko brontzezko kategorian, bai Bigarren B Mailan Alaves B eta UD Logroñesekin (2018-19 denboraldian han egon zen lagatu gisa), bai Lehen Federazioan Algeciraseko elastikoarekin.

Ongi etorri Urritxera, Victor!

Partekatu