SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Eneko Jauregi Escobar (Muxika, 1996-07-13) futbolariaren fitxaketa jakinarazi nahi du. Aurrelaria Lehen Federazioan aritu zen aurreko denboraldian, UD San Sebastian de los Reyes taldean. 28 neurketa ofizial jokatu zituen eta 6 gol sartu zituen.

Gernika eta Realeko harrobietan hezi zen. Klub donostiarraren bigarren taldean bi denboraldi eta erdi egon zen. 2018ko urtarrilean Realetik irten eta Cadizera joan zen, baina Cordoban bukatu zuen denboralida lagatu gisa Bigarren Mailan, non 11 partida jokatu zituen. 2018-19an Levanteren filialean egon zen, Bigarren B Mailan, Cadizeko klubak utzita. 2019ko udan abentura berri bat ekin zuen atzerrian. Izan ere, 2019-20 denboraldian Asteras Tripolisen aritu zen Greziako Lehen Mailan. Hortik futbol nazionalera itzuli zen UCAM Murcia eta Lleida taldeetan jokatzeko 2020-21ean eta lehen aipatutako UD Sansen pasa den denboraldian.

SDAko futbolari berriak eskarmentu handia du brontzezko kategorian, non 150 partida inguru jokatu ditu.

Ongi etorri SDAra, Eneko!

Partekatu