SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Haritz Albisua Laskurain (Soraluze, 1992-1-10) fitxatu duela iragarri nahi du. Erdilariak Lehen Federazio mailan jokatu zuen pasa den denboraldian Sociedad Deportiva Logroñes taldean.

Albisuak SD Eibarren amaitu zuen bere formakuntza. Armaginen lehen taldean 2011-12 denboraldian debutatu zuen partida ofizialean 19 urterekin. SDAko futbolari berriak esperientzia handia du brontzezko kategorian, ia 200 norgehiagoka jokatu baititu. Bigarren B Mailan Barakaldo, Lorca CF, Lleida, Unionistas de Salamanca, Balompédica Linense eta Leioako koloreak defendatu zituen. Aurreko denboraldian, Lehen Federazio berrian, ligako 28 lehiatan parte hartu zuen eta, zelai erdian egindako lan itzelaz gain, 3 gol sartu zituen.

Ongi etorri Urritxera, Haritz!

Partekatu