Últimas entradas: SD Amorebieta

Jorge Mier eskuin hegaleko atzelaria, SDAko futbolari berria

Sociedad Deportiva Amorebietak Jorge Mier Martínez (Oviedo, 1999-2-4) fitxatu duela iragarri nahi du. Eskuin hegaleko atzalaria libre heldu da Urritxera, atzo Real Oviedorekin zuen loturari amaiera eman ondoren. Jokalari urdin berriak Lehen Federazioa ezagutzen du, pasa den denboraldian Unionistas de Salamancan jokatu baitzuen talde asturiarrak utzita. Mier Real Oviedoko harrobian hezi zen lehen taldera iritsi […]

Leer más

SDA-k 2022-23 denboraldiko aurrekontua eta kuotak onartu ditu

Sociedad Deportiva Amorebietak Ohiko Batzar Orokorra burutu du gaur, abuztuak 23, Zelaieta Zentroko ekitaldi-aretoan. Berrogeita hamar bazkide baino gehiago bertaratu dira eta klubaren 2022-2023 denboraldirako aurrekontua onartu dute, 3,2 milioi eurokoa izango dena (1,1 milioiko superabitarekin amaitzea aurreikusten da). Gainera, erakunde zornotzarraren masa sozialak bere oniritzia eman die kanpaina honetan ordaindu beharreko kuotei eta Jon […]

Leer más

Rayco Rodríguezek urdinen erasoa indartuko du

Sociedad Deportiva Amorebietak Rayco Rodríguez Medina (Las Palmas de Gran Canaria, 1996-11-24) fitxatu duela iragarri nahi du. Hegaleko futbolari urdin berriak Lehen Federazioan eskarmentua du, pasa den denboralidan kategoria horretan aritu baitzen Unionistas de Salamanca taldeko jokalari gisa. Bertan 38 neurketa ofizial jokatu zituen eta zazpi gol sartu zituen. Rayco joan den udan iritsi zen […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 28ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza hurrengoa izango da datorren igandera arte, hilak 28, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Abuztuak 22, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 23, asteartea Atsedena Abuztuak 24, asteazkena 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 25, osteguna 10:30 Entrenamendua Urritxen Entrenamenduaren ostean Haritz Mujika entrenatzailearen prentsaurrekoa egongo da, CE Sabadell taldearen aurkako neurketaren […]

Leer más

SD Amorebieta 1-1 Sestao River: Berdinketa aurredenboraldiko azken proban

Bukatu dira probak. Urdinek denboraldiaurreko azken partida jokatu dute gaur Urritxen, Sestao Riverren aurka. Bizkaitarren derbia tauletan bukatu da (1-1). Yurrebasok lehen zatiko azken jokaldian aurreratu ditu bisitariak eta Iturraspek behin betiko berdinketa sinatu du bigarren zatiaren erdialdean. Hurrengo norgehiagoka Sabadellen aurkako ligako estreinaldia izango da Nova Creu Alta zelaian datorren larunbatean 21:30ean. Zornotzarrak ondo […]

Leer más

Juan Rodríguez, SDAko atzelari berria

Sociedad Deportiva Amorebietak eta Juan Rodríguez Martínezek (Cedeira, 1995-05-8) akordio bat lortu dute futbolaria talde zornotzarreko kide izan dadin. Defentsa lanetan aritzen da eta Andaluziako San Fernando Club Deportivotik dator. Racing de Ferrol, SC Arosa eta UD Somozas bezalako talde galiziarretan nabarmendu ondoren, 2016ko udan Sporting de Gijonek fitxatu zuen bigarren taldean aritzeko. Klub asturiarrean […]

Leer más

Gernika Club 1-0 SD Amorebieta: Porrota Villa de Gernika torneoan

Urdinek Villa de Gernika torneoaren 38. edizioa jokatu dute gaurko arratsalde euritsuan. Talde anfitrioiarekin neurtu dituzte indarrak Urbietan, Bigarren Federazio Mailako Gernikarekin. Garaipena etxekoek lortu dute, Paul Undak bigarren zatiaren erdialdean sartutako golari esker. Zornotzarrek aukera onak izan dituzte lehen zatian. Lehen abisuak Dorriok eta Yriartek eman dituzte, baina ezin izan dute Altamira gainditu. Argiena […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 21era arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza hurrengoa izango da datorren igandera arte, hilak 14, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Abuztuak 15, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 16, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 17, asteazkena 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 18, osteguna 19:00 Lagunarteko partida Urbietan: Gernika Club-SD Amorebieta Abuztuak 19, ostirala 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak […]

Leer más

SD Amorebieta 0-1 Bilbao Athletic: Urdinek bateriak kargatzen jarraitzen dute liga hasierari begira

Urdinek bateriak kargatzen eta minutuak pilatzen jarraitzen dute liga txapelketari begira, abuztuko azken asteburuan Sabadellen bisitarekin hasiko dena. Gaurko goiz beroan aurredenboraldiko laugarren lehia jokatu dute, Urritxen Bilbao Athleticen aurka. Lehoikumeek 0-1 irabazi dute, Gotik ordu erdian lortutako golari esker. Bisitariak gehiago izan dira lehen zatian eta hiru aukera onenak izan dituzte. Marinok, bi geldiketa […]

Leer más