SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak eta Juan Rodríguez Martínezek (Cedeira, 1995-05-8) akordio bat lortu dute futbolaria talde zornotzarreko kide izan dadin. Defentsa lanetan aritzen da eta Andaluziako San Fernando Club Deportivotik dator.

Racing de Ferrol, SC Arosa eta UD Somozas bezalako talde galiziarretan nabarmendu ondoren, 2016ko udan Sporting de Gijonek fitxatu zuen bigarren taldean aritzeko. Klub asturiarrean eman zituen hiru urteetan, bigarren taldea lehen taldearekin txandakatu zuen. Aipatzekoa da lau partida jokatu zituela Lehen Mailan. Sportingetik irten ondoren, Gimnastic de Tarragonara joan zen 2019ko udan.  Kataluniako taldean egon zen denboraldi bakarrean Bigarren B Mailako liga txapelketako partida guztiak jokatu zituen, 2020ko martxoan covid-19ak futbola gelditzera behartu zuen arte. Azken bi denboraldietan San Fernandoren koloreak defendatu ditu brontzezko kategorian, 2020-21ean Bigarren B Mailan eta 2021-22an Lehen Federazioan.

Ongi etorri Urritxera, Juan!

Partekatu