SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Rayco Rodríguez Medina (Las Palmas de Gran Canaria, 1996-11-24) fitxatu duela iragarri nahi du. Hegaleko futbolari urdin berriak Lehen Federazioan eskarmentua du, pasa den denboralidan kategoria horretan aritu baitzen Unionistas de Salamanca taldeko jokalari gisa. Bertan 38 neurketa ofizial jokatu zituen eta zazpi gol sartu zituen.

Rayco joan den udan iritsi zen Unionistasera, RC Deportivo de la Coruñatik.  Galiziako klubean 2020-21 denboraldia bigarren taldeko jokalari bezala abiatu zuen, baina bere errendimendu onari esker lehen taldeko fitxa lortu zuen urtarrilean. Aurretik Real Betis Balompié, Gimnàstic de Tarragona eta Lugo CF kluben filialetan egon zen.

Ongi etorri, Rayco!

Partekatu