SD Amorebieta

Urdinek Villa de Gernika torneoaren 38. edizioa jokatu dute gaurko arratsalde euritsuan. Talde anfitrioiarekin neurtu dituzte indarrak Urbietan, Bigarren Federazio Mailako Gernikarekin. Garaipena etxekoek lortu dute, Paul Undak bigarren zatiaren erdialdean sartutako golari esker.

Zornotzarrek aukera onak izan dituzte lehen zatian. Lehen abisuak Dorriok eta Yriartek eman dituzte, baina ezin izan dute Altamira gainditu. Argiena Izetak izan du 20. minutuan. Urdinen aurrelariak aurkariaren zelaian lapurtu du baloia eta buruz buru jarri da atezainaren aurrean, baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Seguinen eta Leizaren saiakerek ere ez dute aterik aurkitu. Gernika atsedenaldira abantailarekin joateko zorian egon da, baina baloiak, Garroren aldaratze baten ondoren, zutoinean jo du lehen ataleko azken txanpan.

Bigarren zatia aukera nabarmenik gabe hasi da, baina minutuek aurrera egin ahala norgehiagoka bizitu egin da. Bujanek 0-1ekoa sartzeko zorian egon da 60an, bere errematea langaren kontra jo duenean Victor Lopezen erdiraketa baten ostean. 71an, Gernikak markagailua ireki du Paul Undaren bidez. Urdinek bukaerara arte bilatu dute berdinketaren gola, baina ez da posible izan. 

GERNIKA CLUB: Altamira, Agirrezabala, Berasaluce, Arberas, Urtzi, Jeray, Gorka Agirre, Martin, Gallastegi, Ibai Sanz eta Eizmendi. Aulkitik Viorel, Asensio, Jon Vega, Giovanni, Ortega, Carvajal, Paul Unda, Arteta eta Eneko García irten dira.

SD AMOREBIETA: Jonmi, Ube, Garro, Xiker, Leiza, Yriarte, Youssef, Aiarza, Seguín, Dorrio eta Izeta. Aulkitik Murua, Toni Herrero, Víctor López, Buján, Iturraspe eta Antonio irten dira.

Gola: 1-0: 7′; Paul Unda.

Epailea: Iker Ruiz. Txartel horiak atera dizkie Urtzi (Gernika) eta Youssef (SDA) jokalariei.

Compártelo