SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Jorge Mier Martínez (Oviedo, 1999-2-4) fitxatu duela iragarri nahi du. Eskuin hegaleko atzalaria libre heldu da Urritxera, atzo Real Oviedorekin zuen loturari amaiera eman ondoren. Jokalari urdin berriak Lehen Federazioa ezagutzen du, pasa den denboraldian Unionistas de Salamancan jokatu baitzuen talde asturiarrak utzita.

Mier Real Oviedoko harrobian hezi zen lehen taldera iritsi arte. 2018-19 kanpainian egin zuen debuta partida ofizialean lehen taldearekin, Carlos Tartiere zelaian Bigarren Mailako liga txapelketan Cadizen aurka jokatutako norgehiagokan.

Ongi etorri Urritxera, Jorge!

Partekatu