SD Amorebieta

Urdinek bateriak kargatzen eta minutuak pilatzen jarraitzen dute liga txapelketari begira, abuztuko azken asteburuan Sabadellen bisitarekin hasiko dena. Gaurko goiz beroan aurredenboraldiko laugarren lehia jokatu dute, Urritxen Bilbao Athleticen aurka. Lehoikumeek 0-1 irabazi dute, Gotik ordu erdian lortutako golari esker.

Bisitariak gehiago izan dira lehen zatian eta hiru aukera onenak izan dituzte. Marinok, bi geldiketa bikainekin, Urainen eta Caboren golak ekidin ditu 15. eta 44. minutuean. Ezin izan du ezer egin Gotiren gola gelditzeko neurketaren lehen ordu erdia pasata.

Haritz Mujikaren taldeak aurrerapausoa eman du atsedenaldiaren ostean eta berdinketaren bila atera da. 60.ean heltzear egon da, Dorriok bigarren zutoinean egindako erremate bati esker Toniren erdiraketa ona aprobetxatuz, baina baloia kanpora joan da. Dorriok beste aukera bat izan du zortzi minutu geroago, eta oraingo honetan atzelari baten gorputzarekin topo egin du. Norgehiagokaren azken txanpan nekea nabaritu da eta bi aldeetako atzelariek kontrolpean izan dituzte aurrelarien saiakerak.

SD AMOREBIETA: Marino, Intxausti, Garro, Agustín, Leiza, Albisua, Aiarza, Youssef, Víctor López, Dorrio eta Buján. Aulkitik Ube, Murua, Xiker, Toni Herrero, Yriarte, Antonio, Seguín, Izeta, Goiria eta Iturraspe irten dira.

BILBAO ATHLETIC: Ispizua, Hugo Rincón, Oier López, Sillero, Mendibe, Naveira, Goti, Rego, Urain, Gerenabarrena eta Cabo. Aulkitik De Jesús, Lorente, Trespalacios, Uriarte, Jaureguizar, Sánchez eta Pascual irten dira.

Gola: 0-1: Min. 32; Goti.

Epailea: Ekaitz García. Txartel horia atera dio Naveira bisitariari.

Partekatu