Jon Goienetxeri egindako proba medikoen ostean, haustura osoa du bere eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuko faszikulu batean eta partziala bestean, eta kanpoko meniskoan afektazioa ere. Lehen taldearen dinamikan dagoen jokalari jubenilak Txolonen bigarren taldearekin jokatutako partida batean sufritu zuen lesio hau. Futbolaria traumatologoaren balorazioaren zain geratzen da aurreikus daitekeen kirurgia baterako. Animo Goie! Klubetik errekuperazio […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abenduak 21, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egingo dira. Abenduak 15, astelehena Atsedena Abenduak 16, asteartea 10:00 Entrenamendua Abenduak 17, asteazkena 10:00 Entrenamendua Abenduak 18, osteguna 10:00 Entrenamendua Abenduak 19, ostirala 10:00 Entrenamendua Abenduak 20, larunbata 17:00 Ligako […]
Urdinek SD Eibarren bigarren taldeari egindako bisitan irabazi dute … Luzapenean bi gol sartuta! Aukera gutxiko 90 minutu oso parekatu ondoren, 0-1ekoa Etxanizek egin du Fausto Tienzak ateratako korner bat aprobetxatuz burukada bikain batekin. 0-2koa Lulu harrobiko jokalari zornotzarrak sartu du Areitiora joandako zale urdin ugariak zorionez betetzeko. Neurketa berdinduta hasi da eta ez da […]
Gaur arratsaldean ‘¡Azules! Herri baten oihua’ dokumentalaren estreinaldia burutu da jendez beteta egon den Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan. Ikus-entzunezko honek SD Amorebietaren Mendeurrena errepasatu, oroitu eta ixten du. Zigor Aiarza eta Ander Garizurieta zornotzarrek zuzendutako eta Pausa Digitalak ekoitzitako lan hunkigarriak klubaren ehun urteko historian zehar ibilbide intimoa erakusten du, 1925ean zale talde batek landatutako haziak […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abenduak 14, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egingo dira. Abenduak 8, astelehena Atsedena Abenduak 9, asteartea 10:00 Entrenamendua Abenduak 10, asteazkena 10:00 Entrenamendua Abenduak 11, osteguna 10:00 Entrenamendua Abenduak 12, ostirala 10:00 Entrenamendua Abenduak 13, larunbata 19:00 Ligako […]
Asteburu biribila izan da Athletic Gizpukoa Eskola talderentzat Lointek Amorebieta-Etxano CUP nazioarteko futbol 7 txapelketan. Atzoko atariko faseko garailea izan zen Bansander taldeari penaltietan irabazita, eta gaur ere txapeldunaren garaikurra lortu du. Penaltiak erabakigarriak izan dira berriz ere, horrela gaindutu baitituzte Deportivori finalerdietan eta Athletic Cluberi finalean 1-1 berdindu ondoren. Sari nagusiak hauek izan dira: […]
Urdinek golik gabe berdindu dute CD Tudelanoren aurka, Urritxera sailkapenaren goialdean iritsi den taldea. Defentsak erasoei gailendu zaizkie trabatua eta abagune gutxikoa izan den partida batean. Neurketa hasiera emateko, abisuak trukatu dituzte. Zorrillak birritan probatu du SDAren aldetik, bi jokaldi onen ondoren, eta Albinek gauza bera egin du Tudelanon, baina ez da nahikoa izan Altamira […]
Torneoak alebin mailako 350 jokalari inguru bilduko ditu eta Athletic Club, Atlético de Madrid, FC Porto edo Girondins Bordeaux bezalako taldeek hartuko dute parte Abenduaren 6an eta 7an Lointek Amorebieta-Etxano CUP nazioarteko futbol 7 torneoaren 21. edizioa jokatuko da Txolonen. Bertan alebin mailako 23 talde eta 350 jokalari inguru batuko ditu txapelketa ospetsu honek. Horren […]
SD Amorebietako lehen taldeak CD Tudelanoren aurka jokatuko du Urritxen ostiral honetan, abenduak 5, 19:30ean. Ligako 14. jardunaldiko neurketa honetarako sarrerak hurrengo estekan eros daitezke: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/ Sarrera hauek gune orokorrerako dira (ez da tribunarako sarrerarik salduko) eta 15 euroko prezioa dute 16 urtetik gorako pertsonentzat eta 5 eurokoa 15 urtetik beherakoentzat. Agortzen ez badira, partida hasi […]
SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte Gainerako bazkideek eta zaleek dokumentala ikusi ahal izango dute ostiralean, hilak 12, larunbatean, hilak 13, eta igandean, hilak 14, doako emanaldietan, 20:00etatik aurrera Amorebieta-Etxanoko Zornotza Arteoak ‘¡Azules!’ dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, ostegunean, 19:30etik aurrera. Dokumental honek klubaren […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.