SD Amorebietak jakinarazten du Aitor Zulaikak ez duela lehen taldeko entrenatzaile bezala jarraituko datorren denboraldian. Azpeitiarra joan den udan iritsi zen Urritxera, taldea Bigarren Federazio Mailara jaitsi ondoren. Zulaikaren agindupean, urdinek seigarren postuan bukatu dute liga, Errege Kopako hurrengo ediziorako txartela lortuz.

SDAk eskerrak eman nahi dizkio urte honetan egindako lanagatik. Klubean denboraldi bakarra egon den arren, Zulaikak arrastoa utzi du. Eta ez bakarrik entrenatzaile gisa duen gaitasunagatik, baita bere giza kalitate handiagatik ere. Horregatik, klubak zorterik handiena opa dio etorkizunari begira, bai hurrengo erronka profesionaletan, bai arlo pertsonalean.

Urritxe beti izango da zure etxea, Aitor. Eskerrik asko eta zorte on!

Compártelo