Gaur arratsaldean, maiatzak 19, SD Amorebietak Ohiko Batzar Orokorra egin du Zelaieta Zentroan, Zuzendaritza Batzorde berria hautatzeko hauteskunde-prozesuari hasiera emateko. Zortzi urteren ostean, Jon Larrea buru duen Zuzendaritza Batzordeak amaiera emango dio bere agintaldiari. Batzarrean, non 60 bazkide izan dira, Hauteskunde Batzorde bat izendatu dute, Pablo Vega, Mikel Berdugo eta Jaime Fernández bazkideek osatuko dutena, eta hauteskunde-egutegia onartu dute. Hona hemen egutegia:

• Ohiko Batzar orokorrerako deialdia: 2026-5-4

• Batzar orokorraren 1 eta 2. deialdia: 2026-5-19

• Hauteskunde batzordearen bilera: 2026-5-21

• Behin-behineko hautesle-errolda publikatzea: 2026-5-22tik 26ra

• Hautesle-erroldari egindako erreklamazioak: 2026-5-22tik 27ra, 12:00ak arte

• Hauteskunde batzordearen bilera behin betiko hautesle-errolda onartzeko: 2026-5-27

• Lehendakaritzarako eta Zuzendaritza Batzorderako hautagai-zerrendak aurkeztea:  2026-5-28tik 2026-6-3ra

• Hautagaien behin-behineko izendatzea: 2026-6-4

• Inpugnazioak aurkezteko epea: 2026-6-5etik 8ra, 20:00ak arte

• Hautagaien behin-betiko izendatzea: 2026-6-8

• Hautagai zerrenda bakarra egonez gero, hauteskunde batzordeak Zuzendaritza Batzordea berria izendatzea: 2026-6-9

• Hautagai zerrenda bat baino gehiago egonez gero: Hauteskundeak – Hauteskundeen Batzar Orokorraren deialdia 2026-6-12

• Hauteskunde kanpaina: 2026-6-21etik 27ra

• Batzar orokorraren 1 eta 2. deialdia: 2026-6-28

• Emaitzen behin-behineko aldarrikapena: 2026-6-29

• Emaitzen aurka egiteko epea:  2026-6-29tik 2026-7-2ra

• Emaitzen behin-betiko aldarrikapena: 2026-7-3

Compártelo