SD Amorebietak jakinarazten du Beñat Arratibel futbolaria akordio batera heldu dela klubarekin bere federazio-eskubideen transferentzia egiteko.

Jokalari azpeitiarra joan den udan iritsi zen Urritxera, Hirugarren Mailako Lagun Onak taldetik, eta 2027ko ekainera arte sinatu zuen kontratua. Beraz, beste denboraldi baterako lotura zuen.

Aurtengo denboraldian ligako 25 partida jokatu ditu eta funtsezko jokalaria izan da 22 urterekin. Zelai erdian zein defentsan jokatzeko gaitasunak maila altuagoko hainbat talderen arreta erakarri du.

SDAk eskerrak eman nahi dizkio egindako lanagatik eta zorterik onena opa dio. Eskerrik asko eta zorte on, Beñat!

Compártelo