Maiatzaren 19an egindako Batzar Nagusian onartutako hauteskunde-egutegian ezarritako epea amaitu ondoren, SD Amorebietak jakinarazten du hautagaitza bakarra aurkeztu dela klubeko Lehendakaritza eta Zuzendaritza Batzordea aukeratzeko prozesura. Zerrenda horren buru Carlos Gómez Vicandi dago, gaur egun Durangon bizi den Euba auzoko zornotzarra. Hautagaitzak bazkideen 88 sinadura aurkeztu ditu, hautesle-erroldaren %10 baino gehiago, klubaren estatutuetan ezarritakoa betez.

Ogibidez ekonomialaria, Gómez Vicandi txikitatik dago SDArekin lotuta, klubeko harrobian jokatu baitzuen. Gainera, esperientzia du futbol-erakundeen kudeaketan. Durangoko Sapuherriak taldeko presidentea izan zen 15 urtez eta Euskadiko Futbol Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen 2021 eta 2025 bitartean, diruzain kargua betez.

Hauteskunde-egutegiak jasotzen duen bezala, bihar, ekainak 5, irekiko da inpugnazioak aurkezteko epea, ekainaren 8ko 20:00ak arte.

HAUTESKUNDE-EGUTEGIA:

• Ohiko Batzar orokorrerako deialdia: 2026-5-4

• Batzar orokorraren 1 eta 2. deialdia: 2026-5-19

• Hauteskunde batzordearen bilera: 2026-5-21

• Behin-behineko hautesle-errolda publikatzea: 2026-5-22tik 26ra

• Hautesle-erroldari egindako erreklamazioak: 2026-5-22tik 27ra, 12:00ak arte

• Hauteskunde batzordearen bilera behin betiko hautesle-errolda onartzeko: 2026-5-27

• Lehendakaritzarako eta Zuzendaritza Batzorderako hautagai-zerrendak aurkeztea:  2026-5-28tik 2026-6-3ra

• Hautagaien behin-behineko izendatzea: 2026-6-4

• Inpugnazioak aurkezteko epea: 2026-6-5etik 8ra, 20:00ak arte

• Hautagaien behin-betiko izendatzea: 2026-6-8

• Hautagai zerrenda bakarra egonez gero, hauteskunde batzordeak Zuzendaritza Batzordea berria izendatzea: 2026-6-9

• Hautagai zerrenda bat baino gehiago egonez gero: Hauteskundeak – Hauteskundeen Batzar Orokorraren deialdia 2026-6-12

• Hauteskunde kanpaina: 2026-6-21etik 27ra

• Batzar orokorraren 1 eta 2. deialdia: 2026-6-28

• Emaitzen behin-behineko aldarrikapena: 2026-6-29

• Emaitzen aurka egiteko epea:  2026-6-29tik 2026-7-2ra

• Emaitzen behin-betiko aldarrikapena: 2026-7-3

Compártelo