SDA-k autobusa antolatu du Juvenil B taldeari igoera fasean animatzera joateko
SDAko Juvenil B taldeak Lehentasunezko mailara igotzeko fasea jokatuko du larunbat honetan, maiatzak 23. Konkretuki, Barakaldoko San Vicente zelaian triangular bat jokatuko du CD Peña eta SD Basurtoren aurka. Bi talde hauek goizeko lehen lehian neurtuko dira eta urdinak 11:30ean estreinatuko dira, bigarren partidan.
Klubak joan-etorriko autobusa antolatu du, hala nahi dutenek taldea animatzera joateko aukera izan dezaten. Txartelak 5 euroko prezioa du eta Txoloneko tabernan eros daiteke. Autobusa 10:30ean irtengo da Barakaldora anbulatorioko geltokitik. Zelaiko sarrera doakoa izango da.