Últimas entradas: SD Amorebieta

Lan plangintza uztailaren 23ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, uztailak 23, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txoloneko gimnasioan egin ahal dira. Uztailak 17, astelehena 10:30 eta 16:30 Entrenamenduak Uztailak 18, asteartea 16:30 Entrenamendua Uztailak 19, asteazkena 19:00 Lagunarteko partida Urritxen: SD Amorebieta-Osasuna Promesas Uztailak 20, osteguna 10:30 […]

Leer más

SD Amorebieta 3-1 CD Mirandés: Garaipena aurredenboraldiko lehen partidan

Urdinek garaipena lortu dute denboraldiaurreko lehen partidan, non LaLiga Hypermotioneko beste talde baten aurka neurtu dituzte indarrak, Club Deportivo Mirandesen kontra, Urritxen. Burgoseko taldea abantailarekin iritsi da atsedenaldira (0-1), baina Haritz Mujikaren mutilek markagailua irauli dute 3-1 amaitu den bigarren zatian, Ryan Edwards, Eneko Jauregi eta Luis Quinteroren golekin. Talde bisitaria aurreratu egin da partidako […]

Leer más

Álvaro Núñez, SD Amorebietako futbolari berria

Álvaro Núñez Cobok (Sondika, 2000-07-07) Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du 2023-2024 denboraldian. Eskuin hegaleko atzelari bizkaitarra Futbol Club Barcelonako filialetik dator. Nuñez alebinetan iritsi zen Lezamara eta mailak igotzen joan zen Bilbao Athleticera heldu arte, 2019-20 denboraldian debutatu zuen zurigorrien bigarren taldean eta hurrengo bi kanpainetan jokalari garrantzitsua izan zen. Izan ere, 2021-22an minutu gehien […]

Leer más

Alex Carbonellek SDAren zelai erdia indartuko du

Sociedad Deportiva Amorebietak Alex Carbonellen (Sant Cugat del Vallès, 1997-09-15) fitxaketaren berri eman nahi du. Erdilariak Barça Atleticen jokatu zuen aurreko denboraldian eta zilarrezko kategorian esperientzia du. Carbonell UE Cornella eta FC Barcelonaren harrobian trebatu zen. Barçaren lehen taldearekin partida ofizialean debuta egitea lortu zuen 2016-17 denboraldian, Herculesen aurkako Kopako partida batean. Luis Enriquek hasierako […]

Leer más

SDAk eta Gorka Iturrasperen magiak euren bideak bananduko dituzte berriro

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Gorka Iturraspe Derteanok (Abadiño, 1994-05-03) ez duela taldean jarraituko 2023-24 denboraldian. Horrenbestez, amaierara iritsi da erdilari talentudun honen bigarren etapa gure klubean. Iturraspe joan den udan itzuli zen Urritxera, non 2017-18 eta 2018-19 denboraldietan zaleek bere futbolarekin gozatu zuten. 2022-23 denboraldian, Itu funtsezkoa izan da bai berdegunean bai zelaitik kanpo […]

Leer más

Javier Eraso, zelai erdi urdinerako esperientzia

Sociedad Deportiva Amorebietak Javier Eraso Goñi (Iruñea, 1990-03-22) fitxatu duela iragarri nahi du. Eskarmentu handiko erdilariak ia ehun partida jokatu ditu Lehen Mailan eta Zipreko ligako Akritas Chlorakas FC taldetik dator. Osasuna eta Athletic Clubeko harrobietan hezi ondoren, CD Leganesera joan zen 2013ko udan, Bilbao Athleticen bere etapa amaitu ondoren. Talde madrildarrarekin Bigarren Mailara igotzea […]

Leer más

CD Mirandesen aurkako lagunartekorako sarrera doakoa izango da

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak larunbat honetan, uztailak 15, jokatuko du 2023-2024 denboraldiaurreko lehen lagunartekoa. Haritz Mujikak zuzentzen duen taldeak Club Deportivo Mirandesen aurka neurtuko ditu indarrak Urritxen. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da -hasiera batean 11:30ean jarri zen, baina aldaketa bat egon da-. Eta datorren asteazkenean, hilak 19, Urritxek lagunarteko berri bat hartuko du. Oraingo honetan, […]

Leer más

Eneko Jauregik urdinez jantzita jarraituko du golak sartzen

Sociedad Deportiva Amorebietak Eneko Jauregi Escobar (Muxika, 1996-07-13) futbolariaren kontratu berritzea jakinarazi nahi du. 2025era arte sinatu du. Aurrelaria joan den udan iritsi zen Urritxera Union Deportiva San Sebastián de los Reyes taldetik. Badaki zer den Bigarren Mailan lehiatzea, 2017-18 denboraldiko bigarren itzulian Cordoba CF taldearen koloreak defendatu baitzituen zilarrezko kategorian. Jauregik 2022-23 bikain bat […]

Leer más

Manu Hernando, defentsa urdinerako fitxaketa berria 

Sociedad Deportiva Amorebietak Manu Hernando Riol (Palentzia, 1998-07-19) futbolaria fitxatu duela iragarri nahi du. Atzelaria da eta CD Tondela talde portugaldarretik dator, non azken bi denboraldiak egin ditu.  Hernando, internazionala Espainiako selekzioaren beheko mailetan, Real Madrilen trebatu zen eta lehen taldearekin jokatu zuen lagunarteko partidetan. Zinedine Zidaneren aginduetara 2017-18 kanpainan bi deialditan sartu bazen ere, […]

Leer más

Lan plangintza uztailaren 16ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, uztailak 16, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txoloneko gimnasioan egin ahal dira. Uztailak 10, astelehena 10:30 eta 16:30 Entrenamenduak Uztailak 11, asteartea 10:30 Entrenamendua Uztailak 12, asteazkena 10:30 eta 16:30 Entrenamenduak Uztailak 13, osteguna 10:30 Entrenamendua Uztailak 14, […]

Leer más