SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Gorka Iturraspe Derteanok (Abadiño, 1994-05-03) ez duela taldean jarraituko 2023-24 denboraldian. Horrenbestez, amaierara iritsi da erdilari talentudun honen bigarren etapa gure klubean.

Iturraspe joan den udan itzuli zen Urritxera, non 2017-18 eta 2018-19 denboraldietan zaleek bere futbolarekin gozatu zuten. 2022-23 denboraldian, Itu funtsezkoa izan da bai berdegunean bai zelaitik kanpo igoera lortzeko. Bere kalitatea erakutsi du baloiarekin eta pertsona bezala. SDAn egin dituen hiru denboraldietan, 88 partida ofizial jokatu ditu guztira eta bere magiarekin oroitzapenerako jokaldiak utzi ditu.

Horregatik, klubetik bihotzez eskerrak ematen dizkiogu eta zorterik handiena opa diogu hurrengo erronkei begira.

Eskerrik asko eta zorte on, Itu.

Compártelo