SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Manu Hernando Riol (Palentzia, 1998-07-19) futbolaria fitxatu duela iragarri nahi du. Atzelaria da eta CD Tondela talde portugaldarretik dator, non azken bi denboraldiak egin ditu. 

Hernando, internazionala Espainiako selekzioaren beheko mailetan, Real Madrilen trebatu zen eta lehen taldearekin jokatu zuen lagunarteko partidetan. Zinedine Zidaneren aginduetara 2017-18 kanpainan bi deialditan sartu bazen ere, ez zuen neurketa ofizialean debuta egiteko aukerarik izan. 

Real Madril Castillan hiru denboraldi eman ondoren, futbolari urdin berriak bi esperientzia izan zituen Bigarren Mailan, utzita jokatu baitzuen Real Racing Cluben 2019-20an eta SD Ponferradinan 2020-21ean. 2021eko udan amaitu zuen talde madrildarrarekin zuen lotura eta Tondelara joan zen. Portugalgo taldean pieza garrantzitsua izan da. Horren erakusgarri da azken bi denboraldietan 67 partida ofizial jokatu dituela, 6 gol sartuz. 

Ongi etorri SDAra, Manu! 

Partekatu