SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak larunbat honetan, uztailak 15, jokatuko du 2023-2024 denboraldiaurreko lehen lagunartekoa. Haritz Mujikak zuzentzen duen taldeak Club Deportivo Mirandesen aurka neurtuko ditu indarrak Urritxen. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da -hasiera batean 11:30ean jarri zen, baina aldaketa bat egon da-. Eta datorren asteazkenean, hilak 19, Urritxek lagunarteko berri bat hartuko du. Oraingo honetan, Osasuna Promesasen kontra eta 19:00etatik aurrera. Bi partidetarako sarrerak doakoak izango dira.

KOMUNIKABIDEAK Euren lana errazteko, komunikabideei prentsa@sdamorebieta.eus helbide elektronikora idaztea eskatzen zaie akreditazioa lortzeko. Mirandesen aurkako partidarako epea ostiralean amaituko da, 12:00etan, eta Osasuna Promesasen aurkakoa asteartean, 12:00etan.

Compártelo