SD Amorebieta

Sociedad Deportiva Amorebietak Alex Carbonellen (Sant Cugat del Vallès, 1997-09-15) fitxaketaren berri eman nahi du. Erdilariak Barça Atleticen jokatu zuen aurreko denboraldian eta zilarrezko kategorian esperientzia du.

Carbonell UE Cornella eta FC Barcelonaren harrobian trebatu zen. Barçaren lehen taldearekin partida ofizialean debuta egitea lortu zuen 2016-17 denboraldian, Herculesen aurkako Kopako partida batean. Luis Enriquek hasierako hamaikakoan atera zuen.

Erdilari urdin berriak badaki zer den LaLiga Hypermotionen jokatzea, non Reusen eta Cordobaren koloreak defendatu zituen 2017 eta 2019 urteen artean. Atzerrian ere esperientzia du, ondoren Herbehereetako Eredivisieko Fortuna Sittard taldean eta Suitzako Superligako FC Lucernan aritu baitzen.

Azken bi denboraldiak Lehen Federazioan aritu da eta maila horretako futbolaririk nabarmenetako bat izan da. 2021-22koa Celtaren bigarren taldean egin zuen, 34 partida jokatuta. Eta joan den 2022-23an Rafa Marquezentzat funtsezko pieza izan zen Barça Atleticen, 37 partida jokatu baitzituen.

Ongi etorri, Àlex!

Partekatu