Últimas entradas: SD Amorebieta

SD Amorebieta 0-1 SD Huesca: Penalti batek urdinen porrot berri bat eragin du

Urdinek txapelketako bigarren porrota jaso dute Lezaman, non Sociedad Deportiva Huescak garaipena lortu du LALIGA Hypermotioneko 14. jardunaldiko lehian. Etengabeko euripean jokatutako partida honetan, xehetasunek berriro ere min egin diote Haritz Mujikaren taldeari. Partidako gol bakarra penaltiz heldu da eta, gainera, gureak bat gutxiagorekin geratu dira une honetan, bukatzeko ordu erdi geratzen zenean.  Gureak ondo […]

Leer más

Bazkide bakoitzak beste sarrera bat erosi ahal izango du 5 euroren truke SD Huescaren aurkako lehiarako 

Urdinak Lezamara bueltatuko dira asteburu honetan. Igandean, azaroak 5, 16:15ean, Sociedad Deportiva Huescaren aurka neurtuko dituzte indarrak LALIGA Hypermotioneko 14. jardunaldiari dagokion partidan. Gureak, sailkapenean 19. postuan 10 punturekin, momentu honetan taularen beheko aldean dagoen beste talde baten aurka lehiatuko dira, puntu bat gutxiago duen eta 21. posizioan dagoen Huescarekin. Elkarrekin egoteko unea da, taldea eta […]

Leer más

Lan plangintza azaroaren 5era arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza hurrengoa izango da datorren igandera arte, azaroak 5, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txoloneko gimnasioan egin ahal dira. Urriak 30, astelehena 10:30 Entrenamendua Urriak 31, asteartea Atsedena Azaroak 1, asteazkena 10:30 Entrenamendua Azaroak 2, osteguna 10:30 Entrenamendua Azaroak 3, ostirala 10:30 Entrenamendua Azaroak 4, larunbata […]

Leer más

CD Eldense 2-0 SD Amorebieta: Porrot berri bat etxetik kanpo

Urdinek beste emaitza negatibo bat izan dute etxetik urrun. Oraingoan, Club Deportivo Eldenseri egindako bisitan, Juanto Ortuñoren bi golei esker 2-0 gailendu dena, gaurko eguerdi eguzkitsuan Nuevo Pepico Amat zelaian jokatutako LALIGA Hypermotioneko 13. jardunaldiko partidan. Neurketa berdinduta hasi da, dominatzailerik gabe. Hala ere, Eldensek asmatu egin du bere lehen hurbilketan. 14. minutuan ireki du […]

Leer más

Lan plangintza urriaren 29ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza hurrengoa izango da datorren igandera arte, urriak 29, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txoloneko gimnasioan egin ahal dira. Urriak 23, astelehena 10:30 Entrenamendua Urriak 24, asteartea 10:30 Entrenamendua Urriak 25, asteazkena 10:30 Entrenamendua  Urriak 26, osteguna 10:30 Entrenamendua  Urriak 27, ostirala Entrenamendua Eldan Urriak 28, […]

Leer más

SD Amorebieta 0-0 Real Oviedo: Defentsak erasoei gailendu zaizkie

Urdinek golik gabe berdindu dute Lezamara une gozoan heldu den Real Oviedoren aurka, LaLiga Hypermotioneko 12. jardunaldiko partidan. Haritz Mujikaren mutilek bat gutxiagorekin aurre egin diote azken 20 minutuei Carbonellek bi txartel hori ikusi dituelako, baina gaurkoan bertsio ona erakutsi dute atzealdean atea hutsean mantentzeko eta puntu berri bat lortzeko. Neurketa parekatua hasi da, ia […]

Leer más

Real Oviedoren aurkako partidarako sarrerak dendan salduko dira ostiralera arte eta ezin izango dira Lezaman erosi partidaren egunean

Sociedad Deportiva Amorebietak Real Oviedo hartuko du Lezaman datorren larunbatean, urriak 21, 16:15ean, LALIGA Hypermotioneko 12. jardunaldiko lehian. Partidarako sarrerak klubeko dendan salduko dira, San Miguel kalean, gaurtik ostiralera arte. Gogoratu dendaren ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara dela (asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara ere irekitzen da). Partida egunean ezin izango da Lezamako txarteldegian sarrerarik erosi. Sarrerek 25 […]

Leer más

Lan plangintza urriaren 22ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza hurrengoa izango da datorren igandera arte, urriak 22, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txoloneko gimnasioan egin ahal dira. Urriak 16, astelehena Atsedena Urriak 17, asteartea 10:30 Entrenamendua Urriak 18, asteazkena 10:30 Entrenamendua Urriak 19, osteguna 10:30 Entrenamendua Urriak 20, ostirala 16:30 Entrenamendua Urriak 21, larunbata […]

Leer más

CD Leganés 6-0 SD Amorebieta: Urdinak jipoituta atera dira Butarquetik

Urdinak jipoituta atera dira CD Leganeseri egindako bisitatik, gaur arratsaldean Butarquen jokatu den LaLiga Hypermotioneko hamaikagarren jardunaldiko partidan, 6-0 amaitu dena. Akats propioak eta erasoan izandako zorte txarra handicap handia izan dira zornotzarrentzat, hat-trick baten egilea izan den Miguel De la Fuenterekin topo egin dutenak. Datorren larunbatean Real Oviedoren aurka Lezaman jokatuko den hitzorduan pentsatzea […]

Leer más

Urkiola Motor, SD Amorebietaren ibilgailuen hornitzaile ofizial berria

Urkiola Motor Sociedad Deportiva Amorebietaren ibilgailu ofizialen hornitzaile berria da ilusioz beteriko denboraldi honetan. Urdinak LaLiga Hypermotionen lehiatzen ari dira historian bigarren aldiz. Babesletza-akordio horren ondorioz, Urkiola Motorrek hiru ibilgailu utzi dizkio talde zornotzarrari. Zehazki, Peugeot Boxer 333 furgoneta bat eta Citroën C5 Aircross auto bi.  “Sociedad Deportiva Amorebietarentzat plazer eta ohore bat da Urkiola […]

Leer más