SD Amorebieta

Jorge Luis Yriarte Gonzalez (Barquisimeto, Venezuela, 2000-3-4) Sociedad Deportiva Amorebietara bueltatu da, aurreko denboraldian igoerako heroietako bat izan zenaren lagapena lortzeko SD Eibarrekin lortutako akordioari esker. Kanpainaren lehen zatian, erdilari venezuelarrak zortzi partida ofizial jokatu ditu armaginekin. Orain, berriz jantziko da urdinez talde zornotzarraren zelai erdia indartzeko.

Yriarte, internazionala Venezuelako selekzioko beheko kategorietan, 2019ko udan iritsi zen Eibarrera Deportivo Laratik. Venezuelako talde horrekin hilabete batzuk lehenago egin zuen debuta Libertadores Kopan, 19 urte besterik ez zituela. Talde armaginaren filialean, CD Vitorian, hiru denboraldi eman ondoren, 2022ko udan Urritxera heldu zen eta berehala LALIGA Hypermotionera igotzea lortu zuen taldearen funtsezko pieza bihurtu zen. 35 partida ofizial jokatu zituen, 2.700 minutu baino gehiago, eta baloiak berreskuratzeko eta urdinen jokoa gidatzeko erakutsi zuen gaitasunarekin liluratu zuen.

Ongi etorri berriro SDAra, Yriarte!

Partekatu