Bazkideek 5 euroko sarrerak erosi ahal izango dituzte Elcheren aurkako partidarako. Ostiralera arte dendan.
Urdinek elkarren segidako bigarren partida jokatuko dute asteburu honetan Lezaman, LaLiga Hypermotioneko 26. jardunaldikoa Elche CF taldearen kontra. Norgehiagoka otsailaren 10ean izango da, larunbata, 16:15ean.
Hitzordu honetarako, Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideek sarrerak erosteko aukera izango dute 5 euroko prezioan. Hauek gaurtik ostiralera arte egongo dira salgai klubaren dendan. Bazkide bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahal izango ditu. Gogoratu denda 10:00etatik 13:00etara irekitzen dela astelehenetik ostiralera, eta asteazkenetan ere 17:00etatik 20:00etara zabaltzen dela. Txarteldegian partida egunean ezin izango dira prezio murriztuko sarrera hauek erosi.
Publiko orokorrarentzako sarrerak larunbatean salduko dira Lezamako leihatiletan, partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 urtetik beherakoentzat). Athletic Clubarekin dagoen akordioaren ondorioz, talde zuri-gorriko bazkideek 20 euroren truke erosi ahal izango dituzte.
SDAko bazkideak doan sartuko dira partidara euren txartelak erakutsiz.