SD Amorebieta

 Sociedad Deportiva Amorebietak eta Real Racing Clubek akordioa lortu dute Manu Hernando Riol (Palentzia, 1998-07-19) futbolaria Kantabriako taldera transferitzeko.

Atzelaria Portugalgo CD Tondelatik heldu zen joan den udan Zornotzara. Hilabete hauetan zehar jokalari urdin bezala, 23 partida ofizial jokatu eta bi gol sartu ditu.

Klubak SDAn erakutsi duen lan, konpromiso eta profesionaltasun handia eskertu nahi du, kirol arloan eta arlo pertsonalean zorterik handiena opatzeaz gain.

Eskerrik asko eta zorte on, Manu.

Partekatu